ARRANTZARRAINA Arrantzarraina ur gazitan,nahiz gezatan bizi den arrain-mota bat da.Apiril aldera ibaietan gora egiten du saldo handietan.Sasoi horretan kolore gris arrunta du, baina udaberria aurreratu ahala, arrei gorritzen hasten zaie sabelaldea, eta bizkarraldea distiratsu jartzen zaie.Eta pixkanaka-pixkanaka habi bat eraikitzen dute landare-hondarrez. Emeei, haiek ere ibaian gora egiten baitute beren saldoetan; sabela puztuz joaten zaie arrautzaz bete ahala; ar batek eme-saldo bat ikusten duenean, sabel handituko eme batengana jotzen du. Dantzan egiten du emearen inguruan eta pixkanaka bere habirantz eramaten, sarrera erakusten dio eta emeak sartzea onartzen badu, ugalketa gertatuko da. ERNALKUNTZA Arra emea bere habiara erakarri ondoren, mugimendu batzuk egiten hasten da, kobatxoaren sarrera joz harik eta emea bertan sartzea lortzen duen arte.Orduan arrak behin eta berriz kolpatzen du lagunaren uzkialdea.Emeak arrautzatxo batzuk jartzen ditu eta 10-15 arrautz jarri ondoren sabela txikiagotuz irteten da. ARRAINEN GARAPENA Arraina guztiak, arrautz asko jartzen dituzte, ernaldu ondoren.Arrautza horietako bat lupaz behatuz gero,bi alde ikusiko ditugu: -Bitelo:Arrautzaren parterik gehiena hartzen duena da eta kolore ilunekoa. -Nukleoa:Txikia eta argia da. Egunak pasatuz joaten direnean,ikusi dezakegu alde argia handituz doala,zabalduz eta alde iluna inguratzen duela.6-8 aste iraun dezakete amuarrainean.Denboraldi horretan embrioia garatuz joaten da,arrautzak eklosio egiten duenean, 15 mm inguruko animalitxo bat irteten da.
TXIMELETA Tximeletak oso bizi laburra izaten dute,jaio eta ordu batzuk geroago,ugaldu behar dira.Pertsona batzuk esperimentu battzu egin dituzte tximeletekin. Lehenengoa, ar batzuk harrapatu dituzte eta begiek estali dituzte.Ondoren landan,urrun samar eme jaio berri bat jaregin zuten.Ar itsu haiek ez zuten inolako arazorik izan hura hauteman eta berengan hegaka joateko. Beste esperimentu bat antenak ebaki zizkieten zenbait arrei,tximeletentzat organo hori ukimena eta usaimenarentzako balio dute.Tximeletak ez ziren gai emeengana joateko. Beste esperimentu bat,bi tximeleta eme hartu eta bat, kristalezko kapsula batean sartu eta bestean,metalezko kapsulan zulotxo batzuekin. Tximeleta arrak askatzean,denak metalezko kapsulara joan ziren denak eta besteari jaramonik egin gabe.